Eibarko Udala

2018/12/07 20:30-22:00

Antzerkia

Izoztutako haizea bezala

COLISEO ANTZOKIA

Heriok hiru silaba ditu. Beldurra... Nazka... Arratsaldeko zortziak  dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da.  Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa... Nire oheraino, bost pauso... Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu.  Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati... Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan... Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen… Bala bat, bala bakar bat, eta kitto, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan... Baina ez da  hala izan... Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit.

Ekoizpen honekin Tanttakak abusuari buruzko trilogia ixten du. Kasu honetan, farmazia batean ematen den tiroketak munduak txarto tratatutako hiru gazteren topaketa ahalbidetzen du. Uste duguna baina ohikoagoa den errealitate bat kontatzeko thriller bat.
“Oso zaila da atzamarra jaso eta hau esatea: ni biktima izan naiz. Lan hau, antzezlan sinple bat den neurrian, horretarako baliogarri bada, ongietorria izan dadila”, dio Fernando Bernues zuzendariak.

 

TANTTAKA

Antzezleak: Nerea Elizalde, Tania Martin, Koldo Olabarri
Zuzendaritza:  Fernando Bernués

Sarrera:   10 € - 7 € COLISEOAREN LAGUNA