- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/izar
- Izar
- 2018-02-03T17:00:00+01:00
- 2018-02-03T18:00:00+01:00
Izar
COLISEO Antzokia
Neskatila batek, aparteko pianojole denak, bestelako patu bati egin behar dio aurre. Izar, sei urte eskas dituen neskato hauskorra den arren, dagoeneko ospe handiko piano-jole bihurtzeko bidean da. Gurasoek ezarri dioten diziplina zorrotzari esker, neskatilaren trebezia maila gorenera iritsi da.
Izarrek ez du hazi nahi, pozarren bizi da bere haurtzaro distiratsuan. Baina Bizitzak, hain goraberatsu eta ezusteko izaki bihurriak, bestelako patua ekarri dio, ustegabeko labirinto emozionala. Handik aterako bada beste izar baten gidaritza beharko du; ez baina edonolako izarra, itsas-izarra baizik.
“Itsas-izarrek badute ezaugarri bitxi bat. Euren besoetako bat galdu ostean badute hura bisortzeko gaitasuna. Bada, sinbiolikoki
indar handia du galera bat gainditzeaz ari garenean; eta gure ikuskizunean, hori dago jokoan.”
MARIE DE JONGH
Egilea eta zuzendaritza: Jokin Oregi
Musika: Iñaki Salvador
Antzezleak: Anduriña Zurutuza, Javier Renobales,Ana Meabe, Ana Martínez
Sarrera: 5 €
Euskaraz