Itzalak / Txoriak

DANTZAZ KONPAINIA

6€

Bi euskal musikari, nazioartean ezagunak eta aitortuak, Dantzaz Konpainiaren ekoizpen honetan batzen dira, eta elkarte horretan bi koreografo ezagun sartzen dira: Paolo Mohovich eta Josu Mujika.

ITZALAK, lehenengo proposamenak, Arriaga eta Mohovich elkartzen ditu, argia eta itzalarekin jolastuz, gorteko amodiozko harremanak taularatuz, minué hizkuntza garaikidean berridatziz. Argiak eta itzalak harremanetan, musikarekin hasten diren harremanak, gure euskal konpositore handia Arriagaren musika ederrarekin bustitako amodioa.

TXORIAK, Josu Mujikaren piezak Mikel Laboaren unibertsoa arakatzen du: askatasuna, osasun mentala, erotasuna, bes­tearekiko harremanak...,Iñaki Salvador-ek egindako soinu pieza bat, Mikel Laboaren kanturik esanguratsuenak, ikusleak hunkitu eta harrapatzeko.

ITZALAK/TXORIAK mota guztietako publikora eraman nahi du dantza garaikidea, mugimenduaren musikaltasunarekin eta dantzaren zirrararekin seduzitu nahi du publikoa.

Unibertsalak bihurtu diren hemengo musikariak, Europa osoko dantzariekin eta Italia eta Euskal Herriko koreografoekin elkarturik.

Hain urrun? Hain gertu.

 

Dantzariak: Jone Amezaga,  Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustin Martínez, Paula Parra, Nora Paneva, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines.

Zuzendaria: Adriana Pous.

 

www.dantzaz.net



Zer
Noiz 2015/10/02
20:30 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal