Itsaspeko bihotzak Literatur Aretoa Eibarren

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat. Dagoeneko adostuta daude bisitak Eibarko ikastetxeekin, martxoaren 17an, 17:30ean, liburutegian izena eman behar den 5 eta 8 urte bitarteko haurren familiei zuzendutako saioa izan ezik. Halere, Erakusketa Aretoan ikusgai egongo da hurbildu nahi duen edonorentzat.

Galtzagorri elkarteak Itsaspeko Bihotzak izeneko literatur aretoa eskaintzen dio Eibarko Liburutegiari.

Areto literario honek genero-berdintasunaren gaia jorratzen du euskal haur-literaturaren bidez. Aspalditik dago gai honen inguruko kezka, haurrentzako ipuinek estereotipoak eskaintzen jarraitzen baitute.

Horrela, hezkidetzan oinarritutako ibilbide artistiko-pedagogikoa diseinatu dute. Ibilbideak haur-literatura eta beste adierazpen artistiko batzuk hartzen ditu bereziki (ilustrazioa, jostea, artisautza, ikus-entzunezkoak).

Haur eta gazteentzako argitaratutako lanen artean, hezkidetza-parametro pedagogikoak dituztenak hautatu dira. Liburu zehatz bat aitzakiatzat hartuta, gelako txoko bakoitzean hezkidetzarekin zuzenean lotutako gai bat landuko da txikienekin.

Martxoaren 12tik 30era Eibarren izango da aretoa, Portaleko Erakusketa Aretoan. Eibarko 4 ikastetxek parte hartzen dute, Lehen Hezkuntzako 4. mailako 9 talderekin.

Eibarko Udaleko Berdintasun Sailak eta Udal Liburutegiak elkarlanean antolatutako jarduera.

Zer
Noiz 2021/03/12 18:30
2021/03/30 20:30
Non Portalea. Erakusketa Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal