- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/itsaspeko-bihotzak-familientzako-saioa
- Itsaspeko bihotzak: familientzako saioa
- 2022-03-30T17:30:00+02:00
- 2022-03-30T18:30:00+02:00
2022/03/30 17:30-18:30
Itsaspeko bihotzak: familientzako saioa
Errebal Plazia
Honako saio hau guraso eta 5-8 urte bitarteko haurrentzako egokitua dago, eta urazpiko ibilbidea giro goxoan egiteko proposamena da. Hasiera batean, ibilbide proposamen berbera jarraituko dugu, baina gune bakoitza (eta bertako eduki eta albumak) adin tarte horietara egokituak daude. Bereziki, albumen aurkezpen eta ipuin kontaketetan zentratuko gara, eta amaieran altxorrera iristean denbora izango dute liburuak lasai begiratzeko.
Tarte honetan haurrei gomendio batzuk egingo zaizkie, taldearen eta partaideen arabera liburu zehatzen aurkezpenak egingo ditugu, eta gurasoekin bibliografiaz aritzeko tartea hartuko dugu.
Antolatzailea: Eibarko Udaleko Juan San Martin Liburutegia eta Berdintasun saila
Izen-ematea, martxoaren 21etik 28ra, formulario honen bidez.