Itsaspeko bihotzak aretoa: familientzako saioa

Honako saio hau guraso eta 5-8 urte bitarteko haurrentzako egokitua dago, eta urazpiko ibilbidea giro goxoan egiteko proposamena da. Hasiera batean, ibilbide proposamen berbera jarraituko dugu, baina gune bakoitza (eta bertako eduki eta albumak) adin tarte horietara egokituak daude. Bereziki, albumen aurkezpen eta ipuin kontaketetan zentratuko gara, eta amaieran altxorrera iristean denbora izango dute liburuak lasai begiratzeko.

Tarte honetan haurrei gomendio batzuk egingo zaizkie, taldearen eta partaideen arabera liburu zehatzen aurkezpenak egingo ditugu, eta gurasoekin bibliografiaz aritzeko tartea hartuko dugu.

Antolatzailea: Eibarko Udaleko Juan San Martin Liburutegia eta Berdintasun saila

Izen-ematea: Dohainik da.

Liburutegian bertan, telefonoz (943 70 84 37) edo emailez (liburutegia@eibar.eus) egin ahal da izen-ematea.

Eskatzen ditugun datuak: umearen izen-abizenak eta adina, telefono zenbaki bat

 

Zer
Noiz 2020/03/09
17:30 - 18:30
Non Juan San Martin Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal