"Itsaspeko bihotzak" areto literarioa

Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak eskaintzen duen areto literario honetan, genero berdintasunaren gaia lantzen da euskarazko haur literaturaren bitartez. Hezkidetza ardatz duen ibilbide artistiko-pedagogiko bat diseinatu du Galtzagorri elkarteak horretarako.

Ibilbideak haur literatura bereziki, eta baita bestelako arte adierazpenak ere (ilustrazioa, jostungintza, artisautza, ikus-entzunezkoak…), barne hartzen ditu. Saioetarako, haur eta gazteentzat argitaraturiko produktuen artean, hezkidetzan ardazturiko parametro pedagogikoak dituzten lanak hautatu dituzte. Liburu jakin bat aitzakia harturik, hezkidetzarekin lotura zuzena duen gai bat jorratuko dute umeekin, arte diziplina ezberdinak erabiliz aretoaren txoko bakoitzean.

Erakusketaren helburu zehatzak honako hauek dira:

  • Literatura hezkidetzailea ezagutaraztea ume zein helduei
  • Artea eta estetika kontzeptuetan hezi, begirada artistikoa landuz
  • Praktika pedagogiko hezkidetzailea aurrera eramatea

Imaginario kolektiboan sexu-genero estereotipoak gainditzen dituzten aukerak eramatea.

Norentzat:

Batez ere LHko 4. mailako haurrek bisita gidatuak egin ditzaten pentsatuta dago. Beraz, ikastetxeekin lotutako bisitak egingo dira bi aste horietan zehar.

Baina erakusketa irekia egongo da Erakusketa Aretoaren ordutegian, helduek eta familiek ere bertako liburuak eta arte-lanak ikus ditzaten eta horien inguruan hausnar dezaten.

Familiei eskaintako saio bat ere egingo da.

Jarduera hau Juan San Martin Liburutegiak antolatu du, Eibarko Udaleko Berdintasun arloarekin elkarlanean.

Zer
Noiz 2018/03/07 09:00
2018/03/15 20:30
Non Portalea. Erakusketa Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal