Ispiluak eta leihoak - Koldo Badillo
Islek arkitekturan errealitate paraleloak erakusten dizkigute. Argazkilaria planoen artean, aurrekoaren eta atzekoaren artean murgiltzen da; ia birtuala den mundu batean, benetakoaren eta iruditutakoaren mugan dagoena.
Irudi hau izen bereko proiektu baten parte da, zeinak 1978an Nueva Yorkeko MoMan izen berarekin egin zen erakusketa mitikoaren Omenaldia-Hausnarketa nahi duen izan, Ispilu eta Leihoetako argazkiak erabiliz irudikatutako objektuak eta sinboloak balira bezala.
Begirada saiatu batek ahalbidetu zidan errealitate bikoitz horiek aurkitzea bidaietan eta nire familia ingurunean. Kontziente egin nahi nuen oharkabean pasatzen dena eta ametsetako munduaren parte dela dirudiena. Oharkabeko errealitate bat da.
* Asteartetik igandera: 18:30 - 20:30