Isaskara

MOGEL ISASI DBHko ikasleen ikuskizuna.

Antzerkia, dantza, kantua, umorea, drama, bizitza bera musikal batean!. Saharar lurretatik iritsitako neskatila bat izango du protagonista, hemengo egunerokotasunean murgiltzen hasiko zaigu.

Bistan da musikala osatzea ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula. Orduak behar dira lanean, sortuz eta ikasiz, entseguak eginez, gidoiak landuz, dantzak eraikiz eta pertsonaien larruan interpretazioak burutuz.

Sorkuntza artistiko kolektiboa ikasle, irakasle, guraso eta profesional eszenikoen lankidetzaren emaitza izango da.

 Guraso elkartearekin ekimenez abiatu zen musikalaren proiektua, Mogel Isasi BHI ikastetxeak bere egin du eta Eibarko Euskararen plan estrategikoa aurrera eramateko Akebai plataformaren, eta Eibarko Udalaren Euskara eta Kultura sailen laguntza izaten ari da. 

Sarrera: 5 €

*Sarreren aurre salmenta martxoaren 12tik aurrera, 17:30ean.

Zer
Noiz 2018/04/20
18:00 - 19:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal