Isabelita la miracielos

Narruzko Zezen beste behin igoko da oholtzara. Jarduera berreskuratu genuenetik, aurtengoa izango da prestatzen dugun hirugarren ikuskizuna eta dirudienez astiro-astiro koipeztatzen doaz, beti hor egon diren engranajeak.


Orain Ricardo López Arandaren Isabelita la miracielos estreinatuko dugu. Bere garaian zentsuraren jazarpen zorrotza pairatutakoa islatzen zuen gizarte kritika zorrotza medio. Elkarrizketa xume eta zorrotz, dramaturgia
eraginkorra eta pertsonaien eszena mugimendu egokia dira bere  ezaugarriak. Gertaera garatzen da jaietan dagoen herri batean. Bertara
gizon arrotz bat heltzen da, hasieran egoera oso dibertigarriak sortzen ditu, ondoren krudelkeria izango da nagusi. Egilearentzat antzezlana da erredentzio zapuztu baten istorioa. ”Gaurkotasun osoa duen antzezlana, irmoki espainiarra, bai gaia, bai trataeragatik. Asmazio arraro, handikeria
eta planteamendu politiko oportunista gabeko lana, zeren politikari lotua agertzen den guztia betikoa da eta edozein herrialderentzat baliagarria.
Pertsonaiek ez dute gorputza biluzten. Bai arima eta gainera muineraino".

Zer
Noiz 2018/03/19
20:30 - 21:45
Non HEZKUNTZA ESPARRUA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal