Eibarko Udala
2023/04/26 17:30-18:30
Haur-tailerrak

Irakur dezagun ipuin bat! tailerra

Juan San Martin Liburutegia

Hezkuntzaren aldeko munduko kanpaina urtero egiten da, mundu osoan eskubide hori aldarrikatzeko. Eibarren, Egoaizia GKEak hartzen du lekukoa eta urtero egiten du bat Hezkuntzarako Munduko Ekintza Astearekin (HAMA).

Aurten apirilaren 24tik 30era egingo da, eta pertsona guztientzako Hezkuntza Inklusiboa, Ekitatiboa eta Kalitatezkoa bermatzeko lan egitea azpimarratzen da.

Juan San Martin Udal Liburutegia Egoaziarekin elkarlanean ari da kanpaina honetan. Liburu aukeraketa bat eskainiko du interesgune batean, eta 4 eta 5 urteko haurrentzat tailer bat egingo du.

Irakur dezagun ipuin bat! tailerra

Helburuak:

  • Beste eskubide batzuetarako giltzarri den eta 2023 agendan jasoa dagoen genero ikuspegidun
    hezkuntzarako eskubidea baloratzea, munduko toki guztietan pertsona guztientzako Hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzeko eskubidearekin (4. GIHa)
  • Genero-ezberdintasunaren ondorioak pairatzen dituzten nesken, gazteen eta emakumeen errealitatea ezagutzea eta bizitza-historietan sakontzea, ikasleak hainbat testuingurutan haien esperientziara hurbiltzeko.
  • Norbanakoaren eta taldearen mobilizazioa sustatzen duten hezkuntza- eta genero-desberdintasunei buruzko kontzientzia kritikoak sortzea, bai eta era guztietako desberdintasunei aurre egiteko eta bidezko gizarte bat sustatzeko hezkuntzaren botere eraldatzailea ulertzea eta ikustaraztea ere.
  • Sentsibilizazio jarduera bat egitea, hezkuntza-komunitatea eta herritarrak kontzientziatzeko, enpatian, tolerantzian, errespetuan, aniztasunean eta berdintasunean oinarritutako kontakizunak dituzten materialak eskainiz.
  • Norbanakoaren eta taldearen erantzukizuna sustatzea gizarte-aldaketetan etorkizuneko protagonista gisa, guztiontzako kalitatezko hezkuntza sustatuz, eskubide horren urraketa maila globalean murrizteko eta generoen arteko berdintasuna sustatzeko.

Izen-ematea apirilaren 17tik 21era egin daiteke, formulario honen bidez.