- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/introspectiva-jesus-maria-corman
- Introspectiva - Jesús María Cormán
- 2019-01-11T18:30:00+01:00
- 2019-02-03T20:30:00+01:00
2019/01/11
18:30
-
2019/02/03
20:30
Introspectiva - Jesús María Cormán
PORTALEA
Jesús María Cormán-en (Pasaia, 1966) “Introspectiva” erakusketan azken bost urteetako lanen aukeraketa, alde batetik, eta Eibarko Portalea espaziorako pentsatutako eta egindako bere azken produkzioa, bestetik, batzen dira.
Izenburuak tamaina handiko erakustoki espazio batek -artista baten atzera begirako erakusketarako ezin egokiagoak- eskaintzen duen paradoxarekin jokatzen du, kasu honetan, obra intimista baten zerbitzura, kanpora baino gero eta gehiago barrura begiratzen duen lanaren alde.
Abstrakzio soilenaren eta “natural”-aren errepresentazio diskretuenen artean baskulatzen duten irudiak dira guztiak; “natural” hori ulertuta euskarriaren gainean pinturak duen berezko portaera moduan, eta Natura beraren portaerari buruz bide horretatik egiten dugun errepresentazioaz baliatuz, errealitate global gisa, eta hortik tiraka, eta modu pertsonalagoan, emozioen naturaren gainekoari. Horrela, pieza bakoitza egiterako uneko pintura likidoaren fluxu askea denboraren iheskortasunaren berehalako metafora da; horregatik, hitz egiten du Cormánek iragankorra den guztiaren inguruan; begiradaren -adibidez- galkortasunaren, bizitako iune bakoitzaren bueltan; laburbilduz, bizitzaren iheskortasunaren inguruan.
asteartetik igandera 18:30 - 20:30