Intocables

ADOS TEATROA – PENTACIÓN ESPECTÁCULOS

Aristokrata aberats bat, istripu baten ondoren, tetraplegiko  geratzen da, eta kartzelatik atera berri den gazte marjinal bat  kontratatzen du zaintzaile gisa. Elkarrekin nahastuko dituzte Vivaldi eta rap musika, hizkera dotorea eta kaleko jargoia, jantzi garestiak eta txandal prakak. Azkenean elkar ulertzea lortzen duten bi mundu desberdin. Bidean, lan akordio batetik haratago doan harremana ehuntzen dute biek, lagun banaezinak bihurtzeraino. Eta bien arteko aurkakotasunetik, haien elkarbizitza xelebre horretatik, modu naturalean sortzen dira
samurtasuna eta komedia.

'Intocables' izenburuak Indiako kasta baxueneko kideei egiten die erreferentzia, eta haiekin inork ez du harremanik nahi. Hori da bi pertsonaiek komunean duten gauza bakarra: baztertuak
direla (nahiz eta arrazoi ezberdinengatik izan). Lanak erakusten du besteek, 'Besteek', benetan lagun diezaguketela. Eta laguntza hori, arrotz dirudien arren, justu batzuetan bereizten gaituzten  ezberdintasunetatik zuzen datorrela.

Antzezleak: Roberto Álvarez, Jimmy Roca, Begoña Maestre, Iker Lastra.
Zuzendaritza: Garbi Losada.

Sarrera: 20 € - 14 € COLISEOAREN LAGUNA   

+info

Zer
Noiz 2019/12/13
20:30 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal