Intensamente azules

ENTRECAJAS PRODUCCIONES  TEATRALES S.L

Goiz batean, esnatzerakoan, miopiarako betaurrekoak lurrean aurkitu nituen, apurtuta. Harridura une batzuk eta gero, lasaitu egin nintzen,
graduatutako beste betaurreko batzuk nituela gogoratzerakoan:  igeriketakoak, etxekoek nire urtebetze egunean oparitutakoak,
hain zuzen ere. Kontua da etxetik horiekin mugitzen hasi nintzela. Kalera irten nintzen. Eta supermerkatuan konturatu nintzen, nik jendea ikusteko modua bezala, jendeak ni ikusteko zuen era ere aldatu egiten zela. Juan Mayorgak bizi izan zuen anekdota horretatik abiatuta, ‘Intensamente azules’ matematikoki eztabaidaezinak diren dialogoak dituen monologoa da, goi mailako filosofia aplikatua eta etxeko
surrealismo dibertigarria. Baina Mayorgaren obra dotorea hain da literarioa, ezen nahaste-borraste ulertezina litzateke Cesar
Sarachurengandik izango ez baliz. Horrek bere estilo jatorrarekin antzezten eta leuntzen du lana: testua esateko daukan modu bakarrarekin eta mimo berbadunaren gorputz adierazpenarekin. Isiltasunarekin ere poesia egiten duen aktore argia, denbora laburtzen saiatzeko egileak duen modua.

 

.Antzezlea:  César Sarachu
Zuzendaritza : Juan Mayorga

Sarrera:  12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA 

Zer
Noiz 2019/10/11
20:30 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal