Indalecio Ojanguren XXXIV. Argazki Lehiaketa

Urriaren 9an, XXXIV. INDALECIO OJANGUREN argazki-lehiaketako epaimahaiak, Ignacio Garay, Luis Lainsa (AFIAP) eta Luis Antonio Martínez (ACEF, AFIAP), aurtengo sariak eman zituen.

38 parte-hartzailek hartu dute parte, 62 bildumarekin eta 189 argazkirekin, Eibartik, Euskaditik eta Estatuko gainerako tokietatik etorritako lanekin.
Bilduma onenaren Ohorezko Saria Oskar Manso gasteiztarrarentzat izan da, koloretako "Dolor y Gloria" bildumarengatik.

Lehen mailako argazki solteen Indalecio Ojanguren sariak José López Gimenez, Angel Siero Martínez, Diego Pedra Benzal eta Andrés Indurain Gutierrez izan dira.

Indalecio Ojanguren lehen euskal saria Bakarne Elejalde Garitagoitia eibartarrarentzat izan da, bigarrena Juan Azofra Urtunsauteguirentzat eta hirugarrena Aitor Arana Arrutirentzat.

Herriko sariak Pedro Arriola Arrizabalagarentzat izan da lehena, eta ondoren José Luis Irigoien eta Virginia Arakistain Ariznabarreta.
Argazki onenaren saria ere eman diote 8-16 urte bitarteko parte-hartzaileei, Mendaroko Malen Carbajo Chaparrorentzat.

Saritutako argazkiak eta edizio honetako parte-hartzaileen aukeraketa PORTALEko Erakusketa Aretoan daude ikusgai.

*asteartetik igandera  18:30 – 20:30 

KATALOGOA

Zer
Noiz 2021/10/29 18:30
2021/11/21 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal