Bizitzaren nire istorioak - Aitor Arana

Indalecio Ojanguren Saria 2022

Esan ohi da haurtzaroak bizi guztirako markatzen gaituela; halako zerbait izango da nire kasuan behintzat.  Mutikotatik liluratzen ninduen nire amaren eta adinekoen istorioak entzuteak gure herriari eta bertako jendeari buruz.  Laster beste errelato batzuk heldu zitzaizkidan tebeoetatik; hazi ahala, narrazio-bideak aldatzen joan ziren: liburuak, telebista, zinema, antzerkia…
Beti gustatu izan zait istorio on bat entzutea eta, denborarekin, istorioak neuk kontatzen ikasi nuen, era askotako eraginekin.  Modu bat aurkitu nuen istorioak argazkilaritzaren bidez jende askorengana helarazteko, eta orain ezin dut laga.
Erakusketa honek,  ”Nire bizitzaren istorioak” izendatu dudana, erabat definitzen nau.  Hiru atalez osatuta dago: “Eskuak”  hirugarren adinari egindako omenaldia da, non egoitza bateko egoiliarren eskuek beren bizitza kontatzen diguten.  “Gernika… amesgaiztoa amesten”, nire amak Gernikako bonbardaketaren inguruan zituen haurtzaroko oroitzapenei buruz kontatu zizkidan istorioen errekreazio bat. Eta “Irudi bat… istorio bat”, non errelatoa irudi bakar batean laburbiltzen den.  Erakusketa honetan aurkituko dituzue kontatu zizkidaten istorioetako asko, beste batzuk sentitutakoak, beste hainbat asmatutakoak…. Guztiak ere nire barruan daude eta partekatu nahi ditut... Ziur argazki batzuetan islatuta ikusiko duzuela zuen burua, beti gogoratuko dugulako norbait betiko markatu gaituen istorio bat kontatuz.

 

*asteartetik igandera, 18:30 - 20:30

Zer
Noiz 2023/05/05 18:30
2023/05/28 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal