Eibarko Udala
2016/05/16 15:00-16:00
Eskolarteko Antzerki Erakusketa   Antzerkia

Ilargiaren zirkoa

HEZKUNTZA ESPARRUA

Teatro Paraíso -Araba

Gasteizko Teatro Paraísok haur antzerkigintzan ospe handia lortu du Europa mailan bere ikerketa lanari esker.
Gasteiztarrak Belgikako Les Ateliers de la Colline taldearekin elkarlanean kontatzen dute nola ogroek gezur beldurgarri bat asmatu zuten beraien urre metak handitzen jarraitzeko: agindu zuten ilargia harrapatuko zutela eta jendeari zatitxotan salduko ziotela. Jendeak zati bat lortzeko ondare guztiak saldu zituen eta orain denak gosez dira eta nolakoa! Orain denek dituzte zorrak eta nolakoa!
Orain aberastasun guztia benetako ogroen jarrera erakutsi duten gutxi batzuen esku dago… Hiru protagonistek, ausartak bezain trebeak, Ilargiaren zirkoa sortuko dute mundu guztiak pentsatu, baino isilean gordetzen dutena aireratzeko.