Ikimilikiliklik

Marie de Jongh konpainiak hamarkada bat bete du, eta familiei zuzendutako antzerkigintzan erreferente bihurtu da. Horren erakusgarri eta bere antzerki-sorkuntzen lan ona aitortzeko, sari ugari jaso ditu. Horien artean, 2018ko FETEN Haur eta gazteentzako arte eszenikoen sari nazionala, 2018ko Territorio Violeta Izarra  antzezlanarekin, MAX saria 2017an, eta 2016ko FETEN eta 2015eko Ercilla saria Amour antzezlanarekin.
Ikuskizuna Jokin Oregi konpainiako zuzendariak idatzitako Ikimilikiliklik ipuinean oinarritzen da. Keinu gabeko ikuskizuna aurkezten du, non hitza elementu dramatikoa baita beldurrari buruzko hausnarketa partekatzeko. "Txirristi mirristi, gerrena plat, olio zopa, kikili gazia, urrup, edan edo klik, ikimilikiliklik"…  abesten zuen Mikel  Laboa euskal kantautoreak, eta denok imajinatzen genuen sorgin bat konjurua errezitatzen bere edabe miragarria prestatzen zuen bitartean. Izan ere, proiektu berri honen protagonista haurtzaroan sorginei beldurra zien neska/ emakume bat da, baina azkenean horietako bat bihurtzen da…

 

CÍA. MARIE DE JONGH. Bizkaia

Antzezleak: Ana Meabe / Aiora Sedano, Maitane Sarralde, Juana Palacios / Leire Omeñaca

Zuzendaritza: Jokin Oregi

Iraupena: 50 min.

7 urtetik aurrera.

Sarrera: 5 € 

Zer
Noiz 2020/03/07
17:00 - 18:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal