Eibarko Udala

2025/02/11 19:00-20:00

irakurketa kluba

Idazlearekin harixa emoten: Yolanda Arrieta

Portalea. Batzartoki 1-2

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle-taldearen saio honetan Yolanda Arrieta izango dugu Etxe bat norberarena liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Idazlea

1963 Etxabarria (Bizkaia)

Irakasle ikasketak egin zituen, eta baita Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ere. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, Literaturara hurbiltzeko saioak egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin. Hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean. Literatura ardatz duten zenbait produktu ere sortu ditu: testu liburuetako Literatura atala, egutegi olgetariak, postalak, margotzeko liburuak, album familiarra... Prentsan ere aritu izan da azken urteotan. 

Liburuaren sinopsia

Habiaren babesa. Bake operatzailea. Aukerako ohikotasuna. Nondik-abiatu berri bat. Nora-itzuli atsegin bat. Ezeren faltarik ez. Dena bertan.