Eibarko Udala
2024/03/12 19:15-20:15
Irakurketa Kluba

Idazlearekin harixa emoten: Uxue Alberdi

Portalea. 1. Batzartokia

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Uxue Alberdi izango dugu Belarriko kilkerra liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Idazlea

Elgoibar, 1984. Euskal idazlea da, bertsolaria eta Kazetaritzan lizentziatua. Literatura tailerren irakasle, itzultzaile, irakurle-taldeen gidari, letragile eta beste hainbat alorretan aritzen da lanean. Hauek dira argitaratutako zenbait lan: Narrazioa arloan: Aulki bat elurretan (2007, Elkar, Igartza Sariaren irabazlea), Aulki-jokoa (2009, Elkar), El juego de las sillas, (Miren Agur Meabe itzultzaile) (Alberdania, 2012), Euli-giro (2013, Susa), Jenisjoplin (2017, Susa), Dendaostekoak (2020, Alberdania). Saiakeran Kontrako eztarritik: emakume bertsolarien testigantzak (2019, Susa), Hili (2021, Elkar). Eta Haur eta gazte literaturan: Ezin dut, eta zer? (2011, Elkar), Marizikina naiz, eta zer? (2012, Elkar), Zure denboraren truke (2013, Elkar), Txikitzen zaretenean (2013, Pamiela), Bi kobazulo (2015, Elkar), Besarkada (2015, Elkar) eta Poza (2018, Elkar)

Liburuaren sinopsia

Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira. Norbaitek apartatu ditu eguneroko bizitzako gertakari-sailetik eta gorde ditu memoriaren kaiolatxoan. Min edo ditxa zirelako, gogoratzea merezi zuten. Akorduan hartu zituenak ez zituen beretzat gorde, ordea, eta, aldian-aldian, lagunen konpainia noblean, ahora ekarri izan ditu txitean-pitean.