Eibarko Udala
2022/05/31 19:00-20:00
Irakurketa Kluba

Idazlearekin harixa emoten: Uxue Alberdi

Portalea. 1. Batzartokia

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Uxue Alberdi izango dugu Dendaostekoak nobelari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu saioan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Antxon Narbaizak zuzenduko du saioa. eta kitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) euskal idazle eta bertsolaria Kazetaritzan lizentziatua.

Literatura tailerren irakasle, iritzi artikulugile, itzultzaile, irakurle-taldeen gidari, letragile eta beste hainbat alorretan aritzen da lanean. Ainhoa Agirreazaldegirekin batera Bertso Eskola Feminista delakoa jarri zuen abian.

Sinopsia

Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dituzte diskoak lagunekin, edo abortuaren aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.

Argazkia: barren.eus