Idazlearekin harixa emoten: Txakur Gorria

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen ikasturteko lehenengo saio honetan Txakur Gorria taldetik Ane Labaka Mayoz izango dugu Errealitateak liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu saioan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko. Ane (Lasarte-Oria, 1992), sormen eremu ugari lantzen dituen arren, bertsolaria eta idazlea da, batik bat, eta idatzizko hainbat hedabideetako kolaboratzaile.

Ikasturte honetan dinamizatzaile berria izango dugu saioak zuzentzeko: Ainhoa Aldazabal Gallastegui eibartarra. Euskal filologo honek prestakuntza jaso du Skolastikan emakumeen literatura irakasteko azterketan eta metodologian, bai maila geografikoan (munduko emakumeak, mestizajea), bai historikoan (emakume euskaldunak, europarrak, iparramerikarrak). Hezkidetza URTXINTXA eskolaren alde, eta UPV/UEU Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista masterra egin du.

... eta kitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Lehenengo saiorako aukeratutako liburua: Errealitateak

Ateak sartzeko ala irteteko diren. Esaguzu. Zortzi zirrikitu sortu ditugu zuretzat. Zabaldu ditzazun. Edo danbateko astun batez itxi. Zortzi kolore. Zortzi ate. Koloretako zortzi ate. Gordeleku bezain eskaparate. Lau identitate. Lau subjektibitate. Eta kolektiboan sortzeko adina konplizitate. Elektrizitate. Zortzi kasualitate. Intimitate. Zortzi errealitate. Zuk hautatu nora sartu, nondik atera.

Zer
Noiz 2022/10/11
19:00 - 20:00
Non Portalea. 1. Batzartokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal