Eibarko Udala
2022/12/20 19:00-20:00
Irakurketa Kluba

Idazlearekin harixa emoten: Oier Guillan

Portalea. 3. Batzartokia

Irakurle taldearen abenduko saio honetan, Oier Guillan izango dugu, Mr. Señora liburuaz aritzeko.

Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etaKitto Euskara Elkartearekin lankidetzan.

Idazlea

Oier Guillan (Donostia, 1975) euskal idazle, kazetari eta antzerkigilea da. Oreretako Mikelazulo taldeko kidea izan zen. 2008tik Metrokoadroka kolektiboko kidea da, haiekin taularatu ditu Poza, Zertarako Hegoak, Su izan nahi, Salto, eta Hura ez da lekua bezalako lanak.

Dejabu, Anakrusa eta Rouge Elea taldeen kolaboratzailea ere izan da.

Gabrielen lekua (2013) eta Nola belztu behar zuria (2014) proiektuetan parte hartu du.

Sinopsia

Wikipediaren arabera, "Ileordea edo bilordea ile sintetikoz zein naturalaz egindako ordezko adatsa da. Buruan jartzen da eta arrazoi estetikoengatik erabiltzen da. Gizon-emakume askok janzten dituzte ile-galera disimulatzeko". Baina, batzuetan, disimulatzeko egin beharrean, bakardadeaz, norberekeriaz, heterosexualitateaz, minaz, jeloskortasunaz edota sudurreko ileez hitz egiteko janzten ditugu ileordeak eta armairutik ateratzen gara.

Umoretik, ironiatik, elkartasunetik eta probokaziorako gogotik sortuak diren zazpi antzezlan hauek pentsamendu bakarraren kontra idatzitako lanak dira, norberaren pentsamendu bakarraren kontra, batez ere.

Argazkia: Peru Iparragirre