Idazlearekin harixa emoten: Nerea Loiola Pikaza

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Nerea Loiola izango dugu Epizentroa liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Idazlea

Nerea Loiola Pikaza (Deba, 1985). Ingeniaritza Mekanikoan graduatua da, eta Bigarren Hezkuntzako matematikako irakaslea lanbidez.

2018an argitaratu zuen bere lehen liburua haur literaturan, Harri bat poltsikoan; eta 2019an, bigarrena, Azken lanhütarra. Azken urteetan haur eta gazte literaturan kokatu den arren, beste alor batzuk jorratzen ere aritu da: iritzi zutabeak Urola Kostako Hitzan eta helduentzako ipuinak batez ere.

Epizentroa da egindako lan horren aurreneko emaitza.

Liburuaren sinopsia

«Hasiera berri batek, benetan berria denean, krisia sortzen du. Benetako edozein aldaketak beldurra sortzen du. Beldurrik ez baduzu, ez da benetako aldaketa». Gure buruan errotzen doazen erabakien eta erabaki horiek benetan gauzatzearen artean dagoen amildegian kokatzen dira sarri ipuin hauetako pertsonaiak. Erabakitakoa adierazi, ekin edo norbere burua aldatzearen borondatearen eta borondate hori gauzatzeak dakarren bertigoaren ataka zailean.

Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren lehen narrazio bilduma hau. Gai ugari ukitzen ditu: maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak…

Zer
Noiz 2024/04/16
19:00 - 20:00
Non Portalea. 1. Batzartokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal