Idazlearekin harixa emoten: Maite Gurrutxaga

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Maite Gurrutxaga izango dugu Habiak liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Plazak gelditzen dira talde honetan parte hartu nahi izatekotan. Informazioa Liburutegian (Tel. 943708437, liburutegia@eibar.eus)

Autorea

Maite Gurrutxagak Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitatean. Lizentziatu ondoren, Bartzelonan zegoela, ilustrazio ikasketak burutu zituen Escola de la Donan.

2008an hasi zen ilustratzen, eta ordutik, haur, gazte eta helduentzako liburuak ilustratzeko aukera izan du; baita beste euskarri batzuetan bere lanak argitaratzekoa ere, hala nola: kartelak, agendak, prentsa, kartak, app-ak edo muralak.

Urte hauetan bere lanak errekonozimendu desberdinak jaso ditu, adibidez, 2014ko Euskadi Saria Literatura Obraren Ilustrazioan, Habiak komikiarengatik

Liburuaren sinopsia

Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da liburu honen ardatza.

Maite Gurrutxagaren pintzelek bi protagonisten hasierako aditu ezinen eta hartu-eman gatazkatsuen testigu izango dira. Baina, zuhaitzetako sustraiek hirietako espaloiak zartatzen dituzten gisan, bien iraganek oraina pitzatuko dute, laguntasun istorio hunkigarri bati hasiera emanez.

Eskuartean duzuna desterratutako hegaztiei buruzko liburua da, hegan egin ahal izateko sustraietara bueltatu behar dutenen istorioa.

Zer
Noiz 2023/12/19 19:00
2023/12/20 20:00
Non Portalea. 1. Batzartokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal