Eibarko Udala
2025/03/12 19:00-20:00
irakurketa kluba

Idazlearekin harixa emoten: Lide Hernando

Portalea. Batzartoki 1-2

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Lide Hernando izango dugu Izotz ura liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Idazlea

Lide Hernando Muñoz (Donostia, 1991) abeslaria eta gitarra-jotzailea da. Liher rock taldeko abeslari izan ostean, Bele izeneko bakarlari proiektua abiatu zuen. Emakumezkoek osatutako Ispirit gospel taldean ere badabil. 2024 eta 2025ean zehar Fermin Muguruzaren 40 urteko birarekin arituko da

Liburuaren sinopsia

Denbora da Saioa eta Mara ez dabiltzala elkarren gertuan. Lehena irakasle dabil, haur bat izan du aspaldiko bikotekidearekin, eta utzita du musika, nahiz eta ezer gutxi bezala mugitzen den zerbait bere barruan aspaldiko diskoak entzutera giltzapetzen denean; bigarrena, kontrara, bete-betean dabil musikaren industrian, foku ugariren pean, eta apenas agertzen den hazten ikusi zuten kaleen artera. Han lotu ziren biak musikara, abesbatzako klaseetatik gaztetxeko oholtzara, eta biengan lorratza utzi zuen norbait hil da orain.