Eibarko Udala
2026/11/03 19:00-20:00
irakurketa kluba

Idazlearekin harixa emoten: Laura Mintegi

Portalea. Batzartoki 1

Laura Mintegi
Argazkilaria: Dani Blanco / ARGIA Fototeka CC BY-SA.
Euskarazko irakurketa kluba

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Laura Mintegi izango dugu Akabo liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Idazlea 

1955 Lizarra (Nafarroa, Euskal Herria)
Lizarran jaio zen 1955eko urriaren 26an, baina Venezuelan bi urte eman ondoren, familia Bilbora joan eta bertan bizi izan zen 1973 arte. Ordutik aurrera, Algortan bizi da. Euskara Bilbon ikasi zuen 17 urte zituela. Deustuko Unibertsitatean Historia lizentziatura egin zuen 1978 urtean, eta Psikologia doktoretza 1999an burutu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ilusioaren ordaina izenburupeko narrazio laburrak argitaratu zituen 1983an, eta ordudanik Bai baina ez (1986), Legez kanpo (1991), Nerea eta biok (Txalaparta, 1994), Sisifo maite minez (Txalaparta, 2001), Ecce homo (2006) eta Akabo (2025) eleberriak plazaratu ditu. Egun Euskal PEN Klubeko lehendakaria da.

Liburuaren sinopsia

Gehiago jasan ez, eta, azkenerako, egin behar izan du: bi urteko harremanaren ostean, Sheenak Manu hil, eta izozkailuan gorde du. Horrela abiatzen da Laura Mintegiren nobela berria, azkena argitaratu zuenetik ia bi hamarkadara. Bikote harreman baten bilakaera ardatz hartuta, maitasunaz, identitateez eta traizioaz arituko zaizkigu pertsonaiak, hizkuntzalaria bata eta ingeniari informatikoa bestea.