Eibarko Udala
2024/12/10 19:00-20:00

Idazlearekin harixa emoten: Ione Gorostarzu

Portalea. 1-2 Batzartokia

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Ione Gorostarzu izango dugu gurekin.

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Ione Gorostarzu izango dugu Ez da erditzea poema liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.
Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Idazlea

Ione Gorostarzu Berastegin jaio zen 1984an eta Leitzan bizi da gaur egun. Historian lizentziatua da, Irakasletzan diplomatua eta Idazle Eskolako graduondoa ikasia. Lanbidez irakaslea. 2012an argitaratu zuen bere aurreneko poema-liburua: Des egiten.

Liburuaren sinopsia

Amatasuna gai zentraltzat hartzen duen poema-bilduma: ama bihurtu aurreko emearen sentipena; haurdun bihurtzeak sortzen dituen larritasunak, pozak eta beldurrak; ama bilakatzearen sentimendu kontraesankorrak, maitasun eta ukazioen koktelaz; norbere amarekiko alaba izateak dakartzan buruhausteak… Gorputzaren presentzia eta sentsazioak oso nabarmenak diren 61 poema, erritmoz beteak, ama izan zein ez izan, esperientzia horren aberastasun ñabar guztia indarrez transmititzen dutenak eta enpatia pizten dutenak