Idazlearekin harixa emoten: Bertol Arrieta

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Bertol Arrieta izango dugu Gezurra berdaderoa nobelari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu saioan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Antxon Narbaizak zuzenduko du saioa. eta kitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Bertol Arrieta Kortajarena (Zarautz, 1975) gipuzkoar idazlea eta informatikaria. Irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Sinopsia

Nobela bat idazteko eszedentzia hartuta zeukala, bere betiko andregaiak utzi egingo du Koldo, ganora eta konpromiso faltagatik, eta horra non, 44 urterekin, pizzak banatzen hasi behar duen lanean eta pisu konpartitu batean bizitzen.
Bakarrik egoten etsi ezinik, norbaitekin nahiko luke endredatu, edonorekin kasik, eta dantzan ibiliko da hiru emakumeren bueltan: Nagore bere pisukide eder, gazte eta malenkoniatsua, Frida artista bizizale eta misteriotsua, Ester bere betiko neska-laguna amultsu eta zentzuduna.

Zer
Noiz 2022/04/26
19:00 - 20:00
Non Portalea. 1. Batzartokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal