Eibarko Udala
2021/05/11 19:00-20:00
Irakurketa Kluba

Idazlearekin harixa emoten: Anjel Lertxundi, "Gilles de Rais"

Juan San Martin Liburutegia

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen maiatzeko saio honetan, eta amaiera emateko uda aurretik egiten ditugun saioei, Anjel Lertxundi izango dugu Gilles de Rais nobelari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu saioan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Antxon Narbaizak zuzenduko du saioa. Behean duzue berak egindako iruzkina.

Talde honetan parte hartzeko izen-ematea irailean izaten da, baina ikasturtean zehar bete gabe gelditu daitezkeen tokiei buruz kontsultatzeko, jarri harremanetan Liburutegiarekin, telefonoz (943708437) edo e-mailez (liburutegia@eibar.eus)