- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/idazlearekin-harixa-emoten-alaitz-melgar-agirre
- Idazlearekin harixa emoten: Alaitz Melgar Agirre
- 2025-10-07T19:00:00+02:00
- 2025-10-07T20:00:00+02:00
- Euskarazko irakurketa klubeko saioa
Idazlearekin harixa emoten: Alaitz Melgar Agirre
Portalea. Batzartoki 1-2
“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen lehenengo saio honetan Alaitz Melgar Agirre izango dugu Josefa, neskame liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.
Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.
Idazlea
Ingeles Filologiako gradua eta Berdintasun Masterra ikasitakoa da Euskal Herriko Unibertsitatean.
2024an bere amona Josefaren bizitza berreraiki zuen Tene Mujika beka lagun.
Liburuaren sinopsia
Josefa Agirre Etxeberriaren bizitza berreraiki nahi du egileak, haren bilobak. Nor zen baina Josefa? 1928an Azpeitiko baserri batean sortutako emakumea, 12 urte bete orduko neskame lanetan joan zena, eta geroztik bizitza osoan zerbitzari aritu zena, han eta hemen. Alabaina, Alaitz Melgar Agirrek bere ikerketan aurki deskubrituko du inon ez dagoela agiririk, dokumenturik, paper ofizialik. Zer egin, beraz, froga enpirikorik ezean? Neskametzari buruzko saiakera bat topatuko duzu orri hauetan; horrez gain, bizitza konplikatua eta nortasun konplexua izan zuen pertsona baten nondik norakoa; eta, aldi beran, isiltasunera kondenatutako guztiei hitza emateko ahalegin bat, ikusezinak ikusgarri bihurtzekoa.