- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/hozkailua
- Hozkailua
- 2019-03-10T20:30:00+01:00
- 2019-03-10T21:30:00+01:00
2019/03/10 20:30-21:30
Hozkailua
HEZKUNTZA ESPARRUA
ARTEDRAMA
Errautsak eta Francoren bilobari gutuna antzezlanetan egin zuen bezala, Artedrama konpainiak Unai Iturriaga bertsolariari eskatu dio testua idaztea bere hirugarren antzezlanerako. Orain arte estreinatutakoak kritikaren oniritzia jaso dute, aipatzekoa delarik zein era naturalean erabiltzen duten gure hizkuntza ikuskizun hauetan.
Hozkailua benetako adiskidetasunari buruzko istorioa da. 80ko hamarkada garai beltza eta gogorra izan zen. Mobilizazioak eta inkonformismoa eguneroko gaiak ziren.
Elkar ikusi gabe hainbat urte pasa ondoren, Jimmyren heriotzak Karlos eta Maite berriro elkartzen ditu. Herriz herri dabiltza alboan hozkailu zahar bat daramatelarik. Hozkailu barruan garagardo latak eta Jimmyren gorpuzkiak, bere herrian hilobiratuko zutela hitza eman baitzioten. Baina zein herritakoa zen galdetzea ahaztu zitzaien. Bien arteko harremana kolokan jarriko duen bidaian abiatzen dira.
ARTEDRAMA
ANTZEZLEAK: Ander Lipus, Patricia Urrutia
MUSIKA: Asier Ituarte
JANTZIAK: Marodi Sorkuntzak
ESZENOGRAFIA: Amaia Garate
ARGIZTAPENA: Josep Duhau
ZUZENDARITZA: Manex Fuchs
Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA
-Aurre salmenta: astelehena eta ostirala, 17:30etik 19:30era Coliseo Antzokian eta KUTXABANK bitartez.
-Ohizko salmenta: antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.