- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/hoy-es-manana-liburuaren-aurkezpena
- "Hoy es mañana" liburuaren aurkezpena
- 2020-12-15T19:00:00+01:00
- 2020-12-15T20:00:00+01:00
"Hoy es mañana" liburuaren aurkezpena
Portalea. Areto Nagusia
Julen Bollain Urbietak eta beste 9 idazlek etorkizuna birpentzatzeko kontaketak bildu dituzte liburu honetan.
Baliteke pandemiak gizartea hankaz gora jartzea. Aldaketa-prozesu hori beharrezkoa eta premiazkoa da, eta eginbehar etikotzat ere har daiteke. Hala ere, inork ez daki zer norabide hartuko duen gure mundu honek.
“Hoy es mañana” liburuan etorkizunerako oinarriak jarri nahi dira. Diziplina eta errealitate desberdinetatik datozen hamar gazteren proposamen eraldatzaileei esker, liburu honek hainbat tresna eskaintzen ditu pandemia ondorengo aro berri hau denon artean pentsatzeko.
Kontua ez da absolutuetara edo egia unibertsaletara iristea, baizik eta guztion artean pentsatzea zer-nolako mundua eraiki nahi dugun. Hasiko gara?