HOOKED (STILL) + LAUESKU 22

 

Lasala Danza

6 €

Dantza eta argazkilaritza arloko artistek osatzen dute Judith Argomanizek zuzentzen duen LASALA dantza garaikideko konpainia. Konpainia etengabeko ikerketan zentratzen da, lengoaia fisikoa eta egungo estetika bat sortzeko, taldearen ezinegonak islatu eta erantzun nahian. 2013an sortu zenetik, hainbat jaialdi nazional eta nazioartekoetara gonbidatu dute konpainia.

 

HOOKED (still)-ek erakusten digu gizakiak beste gizaki batekin harreman afektiboak izateko duen beharra, eta baita horren eraginak ere.

LAUESKU 22-k gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, hausnartzera zergatik onartu behar ditugun era naturalean eta men eginez ezarritako arauak, ohiturak, erregelak eta inposizioak zein aurrez zehaztutako irtenbideak eta erantzunak. Pilota-partida baten bidez, hainbat egoera aurkezten dituzte, non auzitan jartzen diren joko-arauak eta erakusten duten ezarritakoa ez dela lehentasuna.

 

 

 

Zer
Noiz 2016/10/14
20:30 - 21:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal