Hondamendia

AXUT!  I  ARTEDRAMA

'Hondamendia' antzezlanak, Harkaitz Canoren testuan oinarritua, pandemia eta Zaldibarko zabortegiko drama ditu ardatz.

Hitz hoberik ezean “katastrofe” deitu diogunak egoera larri eta estuan jarri gaitu, eta pentsatzen dugu gertaera tamalgarri haien ondoren ezin zaigula ezer okerragorik gertatu. Pantailek hitzak ordezkatu dituzte eta zaborra gure nortasun-ikur bihurtu da.

Zabor mendi erraldoian bila ibilita, galdera ikurrak baino ez ditugu aurkitu, obra honetan bidea balizatzeko erabiltzen ditugunak. Halaber, pentsarazi digu bizitza den bezala maitatu behar dela, baldintzarik gabe, bere misiotik eta zentzutik harago.

Egilea: Harkaitz Cano.

Zuzendaria: Ximun Fuchs.

Antzezleak: Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerá, Eneko Gil, Ane Sagues, Jon Ander Urresti.

Euskaraz.

85 ‘

Sarrera:  12 / 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2022/11/01
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal