Eibarko Udala
2023/02/18 19:00-20:30
Euskaraz   Komedia   ANDRAZKOEN FABORE   Antzerki Jardunaldiak

Hobe ixilik!

COLISEO ANTZOKIA

Bata zein bestea... Biak ala biak... Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontrakoa esaten; “Ez zenuen zertan esan! Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean. Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too... Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork
esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita,galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira.

TXALO PRODUKZIOAK  - Gipuzkoa
Antzezleak: Itziar Ituño, Ramón Agirre.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi.

KOMEDIA / 80 min. / euskaraz

*Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.