Hitzaldia: Errepublikanismoa Gipuzkoan

Gaur, apirilak 21, arratsaldeko zazpietan, euskarazko hitzaldia emango du Unai Belaustegik Coliseo antzokian, honako izenburuarekin: Errepublikanismoa Gipuzkoan: Eibarko Paktu Federaletik (1869) Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapenera (1931).

Hitzaldi honen bitartez, errepublikanismoaren historia luze-zabalaren inguruko zenbait pasarte landuko dira. Estatu mailan eta Euskal Herrian XIX. mendearen bigarren erdialdean nabarmendu zen kultura politiko berezi eta propioa izan zen errepublikanismoa, iraultza liberalen testuinguruan sortua eta garatua.

Hitzaldian, denbora luze horretan, aldaketak nola eta zergatik gauzatu ziren aztertuko da, errepublikanismoaren gogoeta orokor batetik abiatuz. Gero, Eibar eta Eibarko errepublikanoak erreferentziatzat hartuta, Gipuzkoan eta Euskal Herrian urte askotan indar politiko erreferentea izan zen errepublikanismoaren gorabeherak aztertzen saiatuko da hizlaria, eta beste joera politikoekin errepublikanoek izan zituzten harremanak errepasatuko ditu, hala nola, monarkikoekin, tradizionalistekin, sozialistekin edota euskal nazionalistekin.

Unai Belaustegi, gaian aditua, Errepublikanismoa Gipuzkoan (1868-1923): bilakaera, sustraiak, gizarteratzea eta prosopografia nazioarteko doktoretza-tesiaren egilea da, euskaraz eta ingelesez egindako tesia, 2016an EHUren sari berezia jaso zuena.  2015ean, tesiaren lehendabiziko emaitza kaleratu zen (Errepublikanismoa Gipuzkoan (1868-1923).

Hitzaldia Coliseo antzokian izango da, 19:00etan. Sarrera doan da eta takillan bertan eska daiteke, ordu erdi lehenago.

Zer
Noiz 2021/04/21
19:00 - 21:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal