Hitzak zaindari erakusketa ibiltaria Eibarren

Euskal liburugintzaren eragileek, zaintzaren gaia ardatz hartuta sortutako ekimena.

«Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari» kanpaina jarri du martxan EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak), Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Gipuzkoan burutzen ari da, eta «zaintza» du ardatz. Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu dituzte kanpaina honetarako, zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian, hitzak zaindariak ere badirelako.

Egitasmo honek ekimen hauek ditu: erakusketa ibiltari bat eta liburuxka bat. Erakusketa Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Terrazan inauguratu zen uztailaren 6an. Ondoren, Gipuzkoako beste hainbat herritan egongo da, hilabete honetan Eibarren.

Erakusketara hurbiltzen direnei testu guztiak biltzen dituen liburuxka bat banatuko zaie.

Orain inoiz baino gehiago bidea elkar zaintzea delako aukeratu dute «zaintza» gaia euskal liburugintzaren katean diharduten lau elkarteek, beren baliabideak baturik literaturaren zaintza goraipatzeko.

Urriaren 18tik 31ra egongo da Juan San Martin Liburutegiko gela polibalentean.

Ordutegia astelehenetik ostiralera: 9:00 – 13:30 eta 16:00 – 20:30.

Ordutegia asteburuetan: 110:00 - 13:00 eta 16:00 - 20:00

 

Zer
Noiz 2021/10/18 09:00
2021/10/31 20:00
Non Juan San Martin Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal