Eibarko Udala
2023/05/24 15:00-16:00
Ikastetxeentzako ekitaldia   Umeentzat   DEBABARRENEKO ESKOLARTEKO 38. ANTZERKI ERAKUSKETA   Antzerkia

Harri salda

COLISEO ANTZOKIA

ENGRUNA TEATRE. Barcelona

Almak bere herrialdetik ihes egin behar izan zuen, egun batean, zerua, kometen ordez, hegazkinez bete zela ikusi baitzuen. Bidaia luzearen ondoren, leku ezezagun batera iritsi zen. Bertan, itxuraz, denetatik dute biztanleek, baina inork ez du berarekin ezer partekatu nahi. Irudimen eta inteligentzia handiz, harri-salda egingo du, eta herritarren indibidualismoa kolektibitate bilakatuko du.

Almaren istorioa haurrei zuzendutako lengoaia erabiliz egin du konpainiak, alegia, txotxongiloak, itzalen eta objektuen antzerkia eta musika tartekatuz. Espazioa eta musika ere azpimarratzekoak dira, antzezlanean zehar aldatzen baitira.

ANTZEZLEAK:  Anna Farriola, Júlia Santacana.

ZUZENDARITZA: Mireia Fernández.

50 min.

4 urtetik aurrera.