Hansel eta Gretel

 

BOROBIL TEATRO

Behin batean, norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagerrarazi zituen eta jendeari kozinatzea ahaztu zitzaion. Ordutik, inork ez du benetako janaririk jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak. Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti lepo izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu ditu. Eta bankuak jatetxea ixteko mehatxua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek, Hanselek eta Gretelek, ez dute hori onartuko eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago, ordea: bankura iristeko basoa zeharkatu behar da. Eta kondairak dioenez, bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago. Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatuko…

Egileak: Grimm anaiak, Anartz Zuazuak egokituta.

Zuzendaritza: Anartz Zuazua.

Antzezleak: Kepa Errazti, Libe Aranburu, Asier Oruesagasti.

Lehen Hezkuntzako 3.eta 4. mailako ikasleentzat.

 60 min.

Zer
Noiz 2021/05/18
15:00 - 16:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal