- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/gwendal
- Gwendal
- 2020-01-17T22:00:00+01:00
- 2020-01-17T23:55:00+01:00
Gwendal
COLISEO ANTZOKIA
Gwendal-en musika unibertsoak bere sustraiak zeltiarren lurretan ditu. 1972an sortu zenetik, bere gaietako funtsezkoena osatzerakoan taldekide bakoitzarengandik datozen rock, jazz, folk eta musika klasikoaren eraginetatik ateratzen ditu. Konposizioak eta konponketak, bestalde, taldean lantzen dituzte. Behin konposizio horiek eginda, gaiak prest daude eszenategian interpretatzeko, eta kontzertuetako dinamikak publikoarekiko harremanekin garatzen dira. Guzti hori grabaketa-estudiotik pasatu aurretik ematen da. Hortik euren diskoetako freskotasun eta heldutasuna.
Urteotako ibilbide horretan 1.000 kontzertutik gora eskaini dituzte munduko herrialde guztietan. Jaialdi askotan hartu dute parte: Tabarra (Tunisia), Recklinghausen (Alemania), Lucca (Italia), Nyon (Suitza), Gizatasunaren Jaia (Frantzia) eta, gertuago, Lorient-eko Zeltiarren Artekoan, Roskilden..., Frantzia, Italia, Irlanda, Belgika, Suitza, Herbehereak, Alemania, Danimarka, Portugal eta Espainia.
Youenn Le Berre : flauta, bonbarda, gaita
Vincent Leutreau: bibolina
Ludovic Mensil: kitarra akustikoa eta elektrikoa
Jérôme Gueguen: pianoa
Michel Valy: baxua
David Rusaouen: bateria
Sarrera: 25 € - 17’5 € COLISEOAREN LAGUNA