Gurs Experiences

Gurs Experiences Frantzian dagoen Gurs esparruaren historiari buruzko erakusketa historiko, artistiko eta ikus-entzunezkoa da, Irungo mugatik ordu eta erdira baino ez dagoena, eta gaur egun bizirik dirauten bakar batzuen oroitzapenetenan zehar nabigatzeko aukera ematen duena.
Gurseko esparruaren historiak Espainiako Gerra Zibilean eta Bigarren Mundu Gerran pertsona askok jasan zituzten izugarrikeriak adieraz ditzake. Eremu horretatik 60.000 pertsona baino gehiago pasatu
ziren. Gurs, jatorrian, harrera- eta babes-eremu bat zen, baina, azkenean, nazien sarraski-eremuen beste maila bat bihurtu zen. Bere hilerriko 1.073 hilobiek oso ondo islatzen dituzte aurre egin behar izan zieten bizibaldintza gogorrak.
Testu historikoak eta artxiboko argazkiak uztartzen ditu, baita hainbat pantailatan ikusgai dagoen ikusentzunezko materiala ere, "Gurs, un recuerdo desde el olvido" dokumentala egitean ekoitzitako materiala
erakusten dutenak.

* Abenduaren 19an, 19:00etan, erakusketaren inaugurazioa  eta 19:30ean  “ Gurs, un recuerdo desde el olvido” dokumentalaren emanaldia  Portaleko Areto Nagusian.

Zer
Noiz 2019/12/19 18:30
2020/01/12 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal