- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/gure-mundua-eraldatzeko-17-helburu
- Gure mundua eraldatzeko 17 helburu
- 2019-03-06T18:30:00+01:00
- 2019-03-27T20:30:00+01:00
Gure mundua eraldatzeko 17 helburu
PORTALEA
Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duenaren ideiaren azpian, “Gure mundua eraldatzeko 17 helburu” erakusketak 2030 Agenda berriari eta Nazio Batuetan onartutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuei buruz informatu eta sentsibilizatu nahi du. Helburuetako bakoitza irudikatzeko Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko artistek, berriek zein adituek, egindako ilustrazioa dago ikusgai.
Irudien aukeraketa UNESCO Etxeak egin du, 13 herrialdetako 170 egilek egindako 197 ilustrazio jaso ziren lehiaketan oinarrituta. Aukeraketa genero- perspektiba eta irudietako eta lengoaiaren erabilera
ez sexista kontuan hartuta egiten da, eta kultur-aniztasuna irudikatzen du.
Erakusketa Eibarko Udaleko Ingurugiro arloak antolatzen du, UNESCO Etxea eta Udalsarea 21- IHOBEren elkarlanarekin, Euskadiko Klima Aldaketaren Astearen barruan.