Gu

 

Borobil Teatroa

Zuzendaritza: Anartz Zuazua

Antzezleak: Asier Sota, Julen Vega, Imanol Espinazo, Hanna Berry

Sarrera: 5 €

www.borobilteatroa.com 

 

GU bidai bat da. Gure planetaren bidaia. Lurra da istorio honen protagonista. GU ikuskizunak planeta honek sortu zenetik opa izan digun edertasuna erakutsiko du. Naturaren oparotasuna eta haunditasuna. Mendiak, itsasoak, glaziarrak, oihanak, animaliak eta, nola ez, gizakia. GU antzezlanean naturak eta gizakiak historian zehar bizi izan duten maitasun istorioaz gozatuko dugu. Hala, hasierako nolabaiteko armonia hartatik abiatuko gara. Espezie guztiek bere tokia zuten garai hartatik. Naturak markatzen dituen denborak errespeta-tzen ziren garaitik. Hartu eman zoriontsu hura gogoratuko dugu. Baina gizon Tximiniak etorriko dira jarraian eta ingurua transformatzen hasiko dira. Industria sortuko dute eta edertasunaren pertzepzioa aldatuko da. Planeta gainpopulatu dute eta itsasoa eta haizea kutsatuko dute, Lurra leku bizi-ezin batean bilakatuz. Gizakia oxigeno maskara duen espezie berrian bihurtuko da. Baina dena ez dago galduta, oraindik Lurra toki bizigarria zeneko oroitzapenak daude.

 

 


Zer
Noiz 2017/01/21
17:00 - 18:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal