Goxokiak - Hibai Etxebarria

 

Nork ez ditu gustuko goxokiak? Eta, garai mingots hauek eztitzeko, zer hoberik goxoki musikal batzuk baino? Hibai Etxebarriaren lan berriak pandemia garaian idatziriko abestiak biltzen ditu. Zapore propioa duten kantuez osaturiko bonboien kutxa bat. Kantu koloretsu eta alaiak. Maitasunari laudorioak.
Zuzeneko berezi honetan, ahotsek hartuko dute protagonismo guztia. Horretarako, Eibarko Koro Gaztearekin lagunduta igoko da Coliseoko eszenatokira.

 

Sarrera: 5 €

*COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken aldez aurretik eskura daitezke sarrerak, eta ikuskizunaren egunean ordubete hasi baino lehenago.

Zer
Noiz 2021/09/25
20:00 - 21:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal