Eibarko Udala
2021/04/30 19:00-20:00
Dantza

Gorpuztu

COLISEO ANTZOKIA

 

EVA GUERRERO - DOOS COLECTIVO

Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da. Oreka bilatzeko, lasaitasunean egoteko borroka da; zarata, zama eta erruen aurkako, eta piztia lasai dagoen tokia bilatzeko borroka.                                                                                                                                                                                                 Erlijio Erlijio Erlijio jakin batzuen une zehatz batzuetan egiten den gorputzaren erabileraren gaineko ikerkuntzatik dator.   Gorputza zati banatan separatuz, eta otoi egitean sortzen den mugimendu ekintza aztertuz, erlijio ezberdinetan agertzen diren kontzeptuak jorratzen dira, hala nola, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa...hemendik jaiotzen da Gorpuztu. 

 

Egilea eta zuzendaria: Eva Guerrero

Koreografia: Eva Guerrero & Garazi Lopez de Armentia

Dantzariak: Garazi Lopez de Armentia,Yolanda Bustillo, Carla Sevilla, Nerea Alberdi, Cristina Samaniego.

Iraupena : 55’

Sarrera:   8€ l 6€ COLISEOAREN LAGUNA