Go!azen

 

Pausoka

Iritsi da uda eta Basakabik zabaldu ditu ateak. Gazteak ilusioz beterik datoz; abesteko, dan-tzan egiteko eta ondo pasatzeko prest. Baina Zuzenek ez dizkie gauzak erraz jarriko bere arau eta debekuekin. Hala ere Elene eta Haizea bikiak maitemindu egingo zaizkigu, arazoa da mutil bera gustatzen zaiela biei, Mikel, udalekuko langilea. Mikeli Haizea gustatuko zaio hasieratik, baina gero Elenerekin geratuko da eta hortxe hasiko da nahaste-borrastea.

Markel, mutil alaia eta baldarra dugu, eta batez ere tripontzia, istiluetan sartuta bukatzen du beti eta ondorioz, zigortuta. Gari, udalekuko gaiztoa ibiltzen da etengabe Markel zirikatzen.

Go!azen musikalean, gaztetxoen arteko maitasuna, umorea eta abenturak biziko ditugu. Dena abestiekin eta dantzekin zipristinduz. Etxeko txikiek eta handiek gozatzeko moduko ikuskizun paregabea.

Sarrera: 5 €      AGORTUTA

Zer
Noiz 2017/02/11
17:00 - 18:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal