Eibarko Udala

2018/01/26 20:30-22:00

Musika   Kontzertua   poesia

Gloria Fuertes-i ikasitako poemak

COLISEO Antzokia

Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977) da Mursego, saguzarra portugesez. Musikaria lanbidez eta pasioz. Morau, Lisabö, Kashbad eta Anarirekin ekin zen kontzertuen zein grabaketen zaporea dastatzen. Hala ere badira 8 urte bakarlari gisa dabilela, lau lan kaleratu ditu, guztiak ere auto-ekoitziak. Berezia da Mursego, eta horren adierazle da urteotan iza-ten ari den arrakasta. Loop pedala du lagun harmoniak sortzeko, eta ahotsaz ere baliatzen da, baita beste instrumentu mordo batez ere. Biolontxeloa du denetan kuttunena. Musika irakaslea da, hezkuntza bereziko haurrei eta 4-5 urteko txikitxoei tailerrak ematen dizkie. Film luze zein laburren soinu-bandak egiten ere badihardu azken urteotan, izugarri gustatzen zaio lan hau.

Gloria Fuertes musikatuz taularatuko da Coliseora. Duela urte batzuk jarri zuen abian proiektua, nahiz eta oraino ez dituen emanaldi asko eskaini. Asko maite du poeta hau eta bere olerkiei ahotsa eta musika jarri dizkie. Poesia izateko oso emanaldi eramangarria eta arina da. Fuertesen poemak errezitatuko egingo ditu, musikatu, moldatu, rapeatu, ...

Sarrera: 5 €