Giza estatuen XVII. erakusketa

Mundu osoko hiri askotako hiri-artearen adierazpen bat gehiago dira eta Jardunaldientzat tradizioan bihurtu den arte biziaren espresioa. 17 urte dira bisitan datozkigula eta beraien dotorezia paregabearekin jakinarazten digute Eibarko Antzerki Jardunaldiak hastear daudela.
Kale-artista hauek gai dira, makillaje harrigarriaz baliatuz, mozorro zoragarriak sortzeko, bere geldotasunaz baliatzen direlarik espresio artistiko bakarra lortu ahal izateko. Beraien lanak osagai guzti hauek dituzte: planifikazioa, pazientzia, oreka fisikoa, eta denbora imajinazioa beste, horrela lortzen baitituzte ikuslegoarentzat sinesgarriak diren eszena bikainak.
Hainbat estatuek hartuko dute lur egun batez gure herrian eta ezustezko keinuekin erantzungo digute, txanponak beraien itsulapikoetan jaustean sortzen dituzten hotsak entzutean. Estatuak dira… Baina bizi-biziak!

 

M.P.C. Barcelona

ANTZEZLEAK: Damian Costa (Uruguay), Jorge Balmaseda (Argentina), Fabian Duarka (Argentina), Karina Valderrama (Italia), Edwin Solache (Mexico)

Zer
Noiz 2019/03/01
17:00 - 20:00
Non UNTZAGA - TORIBIO ETXEBARRIA kalea
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal