Eibarko Udala

2016/02/12 17:00-19:00

XXXIX ANTZERKI JARDUNALDIAK

Giza estatuen XIV. erakustaldia

Untzaga - Toribio Etxeberria kalea

 

KEINU ANTZERKIA

Otsailean Aratusteak, Antzerki Jardunaldietan Giza Estatuak. Azkeneko hamalau edizioetan beraiek izan dira Jaialdiaren ezinbesteko pregoilariak. Aurreko edizioetan bezala, aurtengoan parte-hartzen duten antzezleek ederki dakite mugimendua geldiarazten eta baita ere ikuslearen arreta eskuratzen gorputz espresioa, mimoa, yoga eta beste diziplina batzuetan erakusten duten maisutasunaren bitartez. Eibarrera datoz nazio desberdinetako hainbat hiritatik pertsonaia ikusgarri eta konplexuekin. Hauetako batzuk Eibarren kaleratuko dira lehen aldiz. Aurtengo edizioan ikusiko ditugun aktore batzuk, Jardunaldietan izanak dira jada, eta ahalegin berezia egin dute dotorezia handienarekin itzultzeko. Badakigu ere Eibar gogoan dutela egiten dituzten bira luzeetan. Erraz atzemango gaituzte bere edertasun eta geldi egotearekin, bakarrik txanponen txin txin hotsak lortuko du beraien pizkundea.